Hirigunea: Elantxobe
Auzoa: Hirigune Historikoa, San Nikolas kalea
Kokapena: X 529317 Y 4805870 Z 55
Kronologia: Erdi Aro Ondokoa
Mendea: XVII-XIX
Eraikuntza-data: ANTE QUEM DATA 1822
Bertara iristeko: Udaletxetik hasi eta sigi-sagan porturaino jaisten den pasealekutik iristen da horra. Pasealekua hasi eta berehala, begiratoki batera helduko gara; hor egon zen talaia.
Deskribapena: Portuaren gainaldean dago toki hori, itsaslabarraren muturrean, udaletxetik gertu. Alabaina, egun toki horretan dagoen begiratokian ez dago talai horrekin lotutako eraikuntza-zantzurik.
Historia: "Lurreko seinero-postu" bat bazela dioen agiriaz gain, ez dugu talaia honi buruzko idatzizko dokumenturik aurkitu. Bertako herritarren arrantza-jarduerekin lotuta egongo ziren horren funtzio nagusiak. Kontuan izan behar da Elantxobetik ezin dela zuzenean ikusi Ogoñoren gailurreko talaia, eta, horregatik, beste talaia bat beharko zutela. Gainera, bertatik egindako seinaleak ezin dira ikusi beste inongo talaiatatik, ezta Eatik eta Ogoñotik ere; beraz, gertuko herrietako, esate baterako Eako edo Bermeoko, arrantzaleen lehia murriztuko zuten horrela.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.