Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Talaia eta Seinero-postuak

Talagutxia

Talagutxia

Beste izena: Santa Klara, Atalaya Chica

Hirigunea: Bermeo

Auzoa: Hirigune Historikoa

Kokapena: X 522768 Y 4807801 Z 1

Kronologia: Erdi Arokoa-Modernoa

Mendea: XV-XIX

Eraikuntza-data: ANTE QUEM DATA 1495

Bertara iristeko: Portu zaharreko iparraldeko muturretik iristen da horra, begiratokia eta Talea auzora arte jarraitzen duen pasealekura iristen da eskaileratik.

Deskribapena: Portu zaharraren iparraldeko muturrean zegoen talaia hau, itsaslabarraren gainean. Ez da bistan aztarnarik geratzen, badiaren gaineko begiratoki bat baitago egun toki horretan. Horren lekuko bakarrak dira Bermeoko portu zaharrera jaisten diren eskailerak eta toki horretan dagoen etxean santuaren irudia daukan santutxo bat. Bermeoko badia baino ez da ikusten talaia-toki horretatik.

Historia: Talaia honi "chica" deitzen zaio dokumentazioan, euskaraz "gutxia". Bermeoko portu zaharra babesten duen muinoaren gainean zegoen. Ziurrenik, hiribilduko arrantzaleen lanetarako balioko zuen espezifikoki; badian baleak edo arrain-sardak zeudela jakinarazteko erabiliko zen, baita gainerako talaietatik igorritako seinaleak helarazteko ere. Bibliografia-datuen arabera, talaia hori 1495-1496rako existitzen zen; datu horiek diotenez, argi-seinaleak egiten ziren bertatik, itsasargi baten funtzioak betetzeko, eta barraren egoerari buruzko seinaleak ere igortzen ziren.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.