Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta dago.

Artika errekaren urak erabiltzen zituen.

Tellaerrota oso izen erabilia da Euskal Herrian errotak izendatzeko. Kasu honetan errota bat baino gehiago izendatzeko erabili izan da. Esate baterako, Txikene, Tellaerrota izenez ere ezagutu izan da zenbaitetan; bestetan, beste errota bat izendatzeko erabili izan da, ustez, Santierrotane. XVIII. mendean hasten dira errota honen berriak, Loizaga jabearen izenarekin lotuta. XIX. mendean, Marialmikene izena nagusitu da eta gaur egun Santierrotane legez ezagutzen da.

1925ean itxi zen.

Santierrotane
Gaur egungo Santierrotane baserri-etxea.

1862ko agirian agertzen denez artoa ehotzeko bi errota-ardatz izan zituen.

Gaur egun ez du funtzionatzen, baina, oraindik orain, ubidearen eta aldapararen aztarnak baditu.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere baitan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.