Patxoerrota errota Baldatikaerreka errekaren ertz batean, Foruako Elexalde auzoan, kokatuta zegoen. Hain zuzen ere, gaur egun Berasaluze Zurrategiak betetzen duen orubean kokaturik zegoen.
1795eko Propio eta Arieletan jabea eta errotaria Domingo Zabala zen. 330 errealeko errenta lortzen zuen.
1799an jabea eta errotaria Domingo Zabala zen. 288 errealeko errenta lortzen zuen.
1810ean jabea proindiviso bat zen, 330 errealen truke alokatuta zuena.
1814an jabeak Antonio Uribe eta Ana Ozamiz ziren. 190 errealetan errentan emanda zuten.
1863an jabea Monasterio Testamentua zen. Ez dakigu zein den ustiaketa-era, baina bai 330 erreal lortzen zituela.
Ez da geratzen bere aztarna materialik.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.