Oxinaga errota Gautegiz Arteagako Basetxeta auzoan kokatuta zegoen.
Basetxeta errekaren urak erabiltzen zituen.
1745eko fogerazioan jabeak Jose Merikaetxabarria eta Diego Aldamizgoxeazkoa ziren. Alokairuan Diego Andrabidek zuen.
1810eko Lurralde-Estatistikan aipatuta ageri da.
Errotaren inolako aztarnarik ez dago agerian, Oxinaga baserri-etxea eta bere aurrean dagoen errotarri bat izan ezik.
Ez dakigu zenbat errotarri izan zituen ez eta ehotzeari noiz utzi zion.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.