Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Ororoaga errota Mendatako Olabe auzoan kokatuta dago.

1593an zortzirena Pedro Ortiz Olaetarena zen.

1799ko Propio eta Arielen arabera burdinola hau Juan Jose Bidasolo maiorazkoaren esku zegoen. Bera zen olagizona. Mende amaiera arte Gernikako Ventura Arrospide jaunari eta geroago honen alargunari alokatuta zien.

Daturik ez dagoen arren, bere tamainagatik pentsa dezakegu burdinola nagusia izango zela. Oraindik orain Gola ibaiaren goialdean dagoen presari esker urez betetzen zuen aldapara.

1799an martxan zegoen, bere ekoizpena 387 kintalekoa zelarik.

1880rako ez zen martxan.

Ororoaga
Ororoaga burdinola (Mendata).

Errota moduan ere aritu zen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.