Olatxua errota Larrabe auzoan, Muruetako elizatean, Busturiako Axperekin mugan, kokatuta zegoen.
Mape errekaren uraz baliatzen zen.
1745eko agirietan Olatxua errota aipatzen da.
1795eko Propio eta Arielen arabera Olatxua burdinola eta errota Haroko herritarra zen Blas Maria Mezetarenak ziren. Maizterra Manuel Francisco Foruria zen. Urtero, 3.100 erreal eta 7 anega gari ordaintzen zizkion errenta gisa.
Baina burdinola eran ere lan egin zuen eta horrela ageri da zenbait dokumentutan. Agian, hortik datorkio izena, zeren eta ola eta burdinola sinonimoak dira. Izan ere, Muruetako burdinola bakarra izan zen. Litekeena da, eskaeraren arabera, burdinola moduan batzuetan eta errota moduan besteetan funtzionatu izana.
XIX. mendera arte irautea lortu zuen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.