Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Olatxua burdinola Larrabe auzoan, Muruetako elizatean, Busturiako Axperekin mugan, kokatuta zegoen.

Mape errekaren uraz baliatzen zen.

1593an, “fierro sotil” materialaren salmenta-kontratu batean Busturiako burdinola moduan deitutako ola aipatzen da. Bertan zehazten denez horren sinatze-ekitaldia “la ferrería sotil de Busturia que es en la anteyglesia de Santa María de Murueta...” egiten da.

XVII. mendean, burdinola honetan, Muruetako auzotarrak lanean aritzen dira, baina ez da zehazten bere kokapena.

1720 aldera, Busturiako eta Muruetako olagizonik garrantzitsuenak Andres Madariaga eta Francisco Ignacio Albiz Portuondo ziren. Apur bat geroago, azken hau hil egin zen eta bere emaztea, Josefa Ugartek, eginkizun berdinarekin jarraitu zuen.

1730ean, Andres Madariaga eta Angela Arostegi Jaun-Andereek azken honen nebaren izenean, Julian Arostegi Bilbotarraren izenean jarri zuten, honek 45.000 errealeko mailegua egin zielako. Urtero, eta kontratua amaitu arte, 1.350 erreal eman behar zizkion, maileguaren urteko interesa % 3koa zelako. Andres Jaunak, bere koinatuaren mailegua Arbeko, Olabarriko eta Olatxuko burdinoletarako jaso zuen. Modu honetara, beraz, burdinola hauek, nolabait, bereak izan ziren.

XVIII. mendearen amaieran, Muruetako burdinola Olatxua moduan erroldatuta ageri da. Ola hau errota batekin elkartuta zegoen, “ustiakuntza-unitate konplexuagoa osatuz”.

1795eko Propio eta Arielen arabera Olatxua burdinola eta errota Haroko herritarra zen Blas Maria Mezetarenak ziren. Maizterra Manuel Francisco Foruria zen. Urtero, 3.100 erreal eta 7 anega gari ordaintzen zizkion errenta gisa.

Olaren ekoizpena 677 burdin-kintalekoa izatera heldu zen 1799an eta 600era 1803an.

Olatxu burdinolak lanean jarraitu zuen 1840 eta 1850 urteen artean, baina hirurogeigarren hamarkadan behin betiko itxi egin zuten.

Olatxu
Gaur egun, errota zegoen orubean, atari eta
solairu ugariko eraikinak betetzen du.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.