Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Olakoerrota errota Kortezubiko Oma auzoan kokatuta dago.

Omaerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

1630eko erroten bisitaldian ageri da.

1704ko sutegi-erroldan jabea J. Homa zen eta maizterra J. Muneategi.

1745eko sutegi-erroldan jabeak J. Zabala eta beste batzuk ziren. Kristobal Zandegik zuen alokatuta.

1796ko fogerazioan Homa burdinola eta errota moduan aipatuta ageri da. Jabea, Pablo Balendin Mugartegi, Markina-Xemeingo herritarra zen.

1814ra arte errota moduan aipatuta ageri da.

Olakoerrota
Olakoerrota errota (Kortezubi).

Oma edo Goikolea eraikinaren alde batean, 1849an, ohiko eredu aurreerromatarrean oinarrituta –batzuen ustez beranduegi eraiki zen garairako- bi errota-ardatzeko errota eraiki zen. Errota honek antzinako burdinolak mailatuta zituen ur-biltegi bikoitzaz baliatzen zen. Aurrealdean irekitako irtengune batetik ur-soberakina ateratzen zen.

Antzinako errota XX. mendearen erdialdera arte funtzionamenduan zegoen.

Gaur egun, instalazio hidraulikoa oso egoera onean dago. Errotaren eraikina berritu egin da, baina ez dago martxan.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 83. zenbakiarekin eta 62-6(E) 5097. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.