Olaerrota errota Busturiako San Kristobal auzoan kokatuta zegoen.
Mape errekaren urak erabiltzen zituen.
1704ko fogerazioan jabea Busturia eta Olaerrota Etxea ageri da.
1795eko Propio eta Arieletan berriro aipatzen da, jabegoa era honetara banatuta: 1/4 Juan Olaerrotarena, 1/4 Juan José Mendozarena eta 1/2 Blas Mª Mezetarena. Alokatuta zioten Juan Apraizi 484 errealen truke.
1838an errentan hartuta José Antonio Osinaga ageri da.
XX. mendearen azken herenean utzi zion lan egiteari.
Bi errota-ardatz izan zituen.
Kanpotik ez du presa gorde, baina bai kaltze bakarra eta aldapara biak (errota-ardatz bakoitzarako bat). Barnean ez du ezer kontserbatu.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 63. zenbakiarekin 38-52(W) 5076. O. erreferentziarekin.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.