Oleta edo Olabeta errota EreƱozar mendiaren magaletik doan Errekalde errekaren ertzean kokatuta dago, Gautegiz Arteagako udalerrian hain zuzen ere.
1630eko errotetara egindako bisitan batean aipatzen da agirietan.
1745eko fogerazioan jabea Ignacio Zendokiz zen.
1796ko fogerazioan jabea Martin Kobeaga zen.
Tamaina handiko baserri-etxe baten ondoan eraikitako eraikina da. Nahiz eta dokumentalki ezin froga daitekeen, errota moduan aritu izan den burdinolaren adibide dugu. Gainera, bere inguruan burdinaren hondakinak aurkitu ahal dira.
Errota honen ezaugarririk aipagarriena instalazioen ohiko ordena aldatuta egotea da. Errotarriek presaren aldamenean kokaturiko instalazio guztiak martxan jartzen dituzte; izan ere errota bera errekan kokatuta egoteak energia nahiko lortzeko jauzi handiagorik behar ez izatea dakar.
Bi errota-ardatz izan zituen.
XX. mendearen erdira aldera arte martxan egon zen.
Kanpotik zein barnetik ondo kontserbatuta egoteak gaur egunera ia osorik heltzea ekarri du, nahiz eta gaur egun ez duen ehotzen.
2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 88. zenbakiarekin eta 38-53(E) P. 5079 erreferentziarekin.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.