Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bolabebeazkoetxea errota Mendatan zegoen, nahiz eta ezin izan dugun zehaztu non egon zen.

Litekeena da Gola ibaiaren urak erabili izana.

1745eko fogerazioaren arabera Domingo Olabe zen jabea.

1796ko fogerazioaren arabera jabea eta errotaria Antonio Dima Zabala zen.

1799ko Propio eta Arieletan jabea Antonio Dima Zabala Ferrol zen eta Antonio Arrospideri zion alokatuta 770 errealen truke.

Olabe
Argazkian Mendatako Olabe auzoa dago.
Erdi-erdian Olabebeazkoetxea baserri-etxea
ikus daiteke. Berau, 1844koa da.

Agian, errota hau Errotazuri errotaren aitzindaria izan da, azken hau ez baita aipaturiko hiru agiri horietan agertzen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.