Garro baserri-etxea Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzgo San Migel auzoan dago.
Fatxada harlangaitzezkoa da. Baoak, ertzak eta sarbideak harlanduzkoak dira. Era honetako baserri-etxeek erakusten duten ohiko altxatzea honek ere badu. Fatxada hiru alturatan eta hiru bao-ardatzetan bananduta dago. Sarbidean arku karpanel handia du. Inposten bidez harrizko janben gainean oinarrituta dago.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.