Ibarrangeluko Antzora auzoko Albiz-Beaskoetxea edo Albiz Nagusia edo Handia moduan ezaguna den etxeari itsatsita dago.
1666koa da. Harburuaren gainean dago eta kasko, luma eta molorrika orriz dago beteta. Lau zatitan banatuta ere badago:
- lehenengoan: beso bi alkar-zut, atzamarrekin euren gainean dauden artizar bi seinalatzen dituztela.
- bigarrenean: otso bi, bata bestearen gainean.
- hirugarrenean: gurutze bat lili loretan.
- laugarrenean: hiru xingola.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.