Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Muxikaolea burdinola ola nagusia zen.

Burdinarria Enkarterrietatik ekartzen zen. Gernikako portuko errenteriatik eta Axangizko Udal Batzarrekotik garraiatzen zen.

Muxikako burdinolaren alderdi onak eta txarrak aztertzen dituen ondoko agirian nolakoa zen jakin dezakegu:

“Item ataurrekoak bi mila eta laurehun joten du...
Item gurpil bien ardatzetan...
Item ardatz handiko gurpilean...
Item ardatz handian...
Item ardatzaren zuarteetan...
Item sutegi-hauspoetako gurpilean...
Item sutegi-hauspoetako ardatzean...
Item estoledari egin zion horma berrian...
Item labe berria egitea...”

1668ko agiri baten ikus daitekeenez errentariak “hobetze eta txarragotze” zeritzon eran ordaintzen zion jabeari, Ciudad Realeko Dukeari. Mota honetako kontratuetan, behin errentaldia amaituez gero, burdinolako instalazioak errentan hartu zirenean zeuden baldintza berdinetan egon behar ziren, hobetzerik eginda bazegoen jabeak ordaindu behar zuen eta ezer txarrago bazegoen errentariak.

Muxikaoleak, 1787tik 1816ra bitartean elizate horretako Burdinolaren jabea dela mendi-sariak erosten dituena bilduta dago.

1795ean jabea Mortarako Markesa zen eta errentan zuen. Jabea elizatetik kanpora bizi zen eta gizarte-mailarik altuenean zegoen (1.500 erreal baino gehiagoko errenta). Beraz, jabe hau ekonomiaren baliabide nagusiak bere eskuetan bildurik zituen: lurrak, mendiak, burdinolak eta errotak.

XIX. gizaldiaren erdi aldera, Madozek ematen duen argibidearen arabera lanean zirauen Muxikaolea burdinola nagusia, baina gainbeheran.

Iberre Errota errota, lehenago, seguruenez, Muxikaolea burdinola izan zen. Izan ere, bertan nekazal-turismoa eraiki zenean olaren tresna batzuk agertu ziren. Gainera, ingurua zepa-harriz beteta dago.

Agirietan ez dugu Ibarreko Errota izenarekin ezer aurkitu. Baina egon badago errota bat izen horrekin.

Oka auzoan dagoen errota honek Oka ibaiaren urak erabiltzen zituen. Oka ibaian, goitik behera, kokatutako seigarren errota da.

Muxikaolea
Iberre Errota errota (Muxika).

Hiru errota-ardatz (artoa eta garia) ehotzeko ditu.

1983ko uholdeen ostean, ibaia egindako lanek, presa bota zuten. Orduantxe geratu zen. Bestalde, kanpotik zein barnetik oso-osorik dago.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 73. zenbakiarekin eta 62-29(W eta E) 51195120. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.