Munditibar edo Munitibar errota Arbatzegiko San Migel auzoan, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen, kokatuta zegoen.
Lea errekaren urak erabiltzen zituen.
1745eko fogerazioan jabea Antonio Larrinaga zen eta Jose Mendiberi alokatu zion.
1796ko fogerazioaren arabera jabea Joakin Larrinaga zen eta Juan Antonio Unzuetari alokatuta zion.
1799ko Propio eta Arieletan jabea Jokin Bixente Larrinaga Bilbotarra zen eta alokatuta zuen.
Instalakuntza honen aztarnarik ez dago, presaren zati bat salbu. Bi errota-ardatz izan zituen.
Errota honen aldamenean izen bereko burdinola zegokeen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.