Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Talaia eta Seinero-postuak

Talea

Talea

Hirigunea: Mundaka

Auzoa: Hirigune Historikoa, Talaiako Ibiltokia kalea

Kokapena: X 524667 Y 4806258 Z 12

Kronologia: Erdi Aro Ondokoa

Mendea: ---------

Eraikuntza-data: ---------

Bertara iristeko: Mundakako parrokiaren paretik, itsaslabarraren gaineko pasealekura eta begiratokira iristen da; bertan zegoen talaia.

Deskribapena: Kasetatzie izeneko kalearen gainean, Mundakako parrokia-elizaren inguruan, egondako talai honen ebidentziarik ez dago. Aldaketa ugari egin dira inguru horretan, eta egun, itsaslabarraren ertzetik doan pasealekua da. Talaia egondako tokiak duen ikus-eremua nahiko mugatua da. Matxitxakoko eta OgoƱoko lurmuturren arteko espazioa soilik ikusten da bertatik.

Historia: Talai honen funtzio bakarretakoa baleak eta arrain-sardak ikustea izango zen, itsasadarreko ibai-ahoaren inguruan, Mundakako arrantzaleek harrapa zitzaten. Alde horretatik, nabarmentzekoa da talaia horretatik igorritako seinaleak ezin zirela ikusi Bermeoko eta Ibarrangelu-Elantxobeko talaietatik, eta, horrela, herri horietako biztanleen lehia ekiditen zutela.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.