Bermeoko Artika auzoan dago. Lehenago errota egon zen lekuan, gaur etxe modernoa dago, Etxebarrianeko txaleta legez ezagutzen dena, alegia.
Frantzuerreka errekaren urak erabiltzen zituen.
Errota honen aipamen goiztiarrena XVI. mendekoa da. XVII.ean, Belendiz familiaren jabetzan agertzen da, eta 1682an, Elbira Belendizen herentziaren konponketa batean, Mari Juan Belendizek eta bere seme Juan Ignacio Arostegik, beraiena zen Mazaleriagako errotapetik, beherago, Boluetan, eraikitzeko zen errota berriari, ura ematea onartzen dute.
“Yten es condición de comun consentimiento de dho sres. Diego de Abaroa y Juan Ignacio de Arostegui que atento se la ha adjudicado a dho Juan Ignacio el molino de Rotabarria, que dho J. Ign. y Dª Maria Juan de Velendiz, su madre, aian de dar a dho Diego desde el estolde de su molino llamado Mazaleria aguas para poder fabricar en termino de dho don Diego que es en el que llaman de Boluetas otro molino para el dho don Diego Andres y las dhas aguas o calces se haian de conducir desde el dho estolde hasta fabrica que dho don Diego ha de hacer de nuebo molino en dho termino de Bolueta por la heredad de los dhos Juan Ignacio y su madre que esta detras del dho su molino de Mazaleria”.
XVIII. mendean, Belendizkoetatik, herentziaz, Arostegi familiaren jabetzara igaro zen errota eta, XIX.ean, Uhagon familiakoena agertzen da. Azkenik, XX. mendean, Uhagon eta Aberasturi familien esku egon zen, harik eta gaur dagoen etxea eraiki arte.
1945ean, gutxi gora-behera, itxi egin zen.
Artoa ehotzeko lau errotarri zituen. Berezitasun moduan esan bi ubide zituela.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.