Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Talaia eta Seinero-postuak

Talaia

Talaia

Hirigunea: Bermeo

Auzoa: Matxitxako

Kokapena: X 519924 Y 4810666 Z 240

Kronologia: Erdi Aro Ondokoa

Mendea: ---------------

Eraikuntza-data: ANTE QUEM DATA 1844

Bertara iristeko: Bakio-Bermeo errepidea (BI-3101) Matxitxakoren gailurrera iristen den puntuan, bidegurutzea hartu ezkerrera. Asfaltatutako errepidetik jarraitu errepidearen eskuinera Talaia eraikina ikusi arte.

Deskribapena: Talai eraikina Matxitxakoko lurmuturraren gailurrean dago, eta talaia gisa balio zezan XX. mendearen hasieran berriztatutako eraikina izango da ziurrenik. Horretarako, oin zirkularreko behatoki handia dauka, hormigoi armatuzkoa. Harlanduaz eginiko ostiko zilindriko handia dago eraikinaren parean, lau angeluko oinplanoa duen mailaren gainean. Ostiko handi horren guztirako garaiera 2,3 m-koa da, eta garaiera 30 cm-koa; eraikuntza zilindrikoak 2,0 m-ko garaiera dauka, eta, 1,8 m-ko diametroa. Eraikuntza zilindrikoaren goiko aldean erremate erdi-zirkularra dago, teilatutxo zirkular gisa, ondoren erantsia dudarik gabe. Beste euskal portu batzuetan aurkitutako egiturekin duen antza kontuan hartuta, egitura hori talaiako dorre zaharra izango zen ziurrenik. Kokapen pribilegiatua dauka Matxitxakoko lurmuturraren gainean, eta Euskal Herriko portuetako itsas zirkulazioa ikus daiteke bertatik, baita Kantabriako ekialdeko portuetakoa ere.

Historia: Yradi-k ematen digu talaia honen gaineko lehenengo berria 1844an, baieztatzen baitu badagoela "...un atalayero o vigía pagado por la Provincia y que sirve para el reconocimiento de buques según las instrucciones de aquélla ya en épocas de paz o de guerra. El mismo atalayero hace también las señas del tiempo malo o receloso a las lanchas de este puerto que se hallen al mar...". Halere, eraikuntza-ezaugarriak kontuan hartuta, pentsa daiteke dokumentu hori idatzi baino askoz ere lehenago eraiki izan zela; izan ere, euskal kostaldeko beste puntu batzuetan dokumentatutako talaietako dorreen oso antzekoa da hor mantendu den ostiko zirkularra.

Talaia honetan egiten ziren seinaleen bidez lorturiko informazioa oso garrantzitsua zen Bermeoko biztanleentzat. Bermeo izan zen Bizkaiko merkatu-plaza nagusia, Behe Erdi Aroan Bilbok postua kendu zion arte. Beranduago Bermeoko portuak atzerriko elikagaien inportazioak eta Okaren arroko burdina-ekoizpenaren inportazioak eta Okaren arroko burdina-ekoizpenaren zati baten esportazioak sorturiko itsas trafikoa mantendu zuen. Hortik igorritako seinaleak, Bermeoko portuaren inguruan kokatutako beste bi talaietatik igorritakoa bezala, ezin ziren ondoko Mundaka herritik ikusi, bizilagunen lehia ekiditen zuten horrela. Gainera, Bizkaiko arrantza-portu nagusietako bat izan da Bermeo mendeetan zehar. Hala eta guztiz ere, leku estrategikoa zenez, ez zen tokiko esparrura soilik mugatu; badakigu Jaurerriko Itsasontzien Ikuskaritza Zerbitzuak ere erabili zuela Matxitxakoko talaia XIX. mendean zehar.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.