Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Busturiako San Kristobal auzoko tren-geltokiaren ondoan dago. Antzina, auzo hau Murueta zen.

Busturia errekaren urak erabiltzen zituen.

1639ko agirietan ez da aipatzen Matorduene erreka, baina bai Gana errota. Gainera, norberaren jabegokoa zen. Orduz geroztik, ez dugu Ganaren aipamenik izango.

Litekeena da Matorduene eta Gana errota beraren izen desberdin bi izatea.

Muruetan Gana dorretxea dago (informazio gehiagorako www.urdaibai.org/eu/arkitektura/gana.php

1838an Gampe izenarekin ere ezaguna izan zen 1823ko Lurralde Estatistikan ageri den moduan.

Urte askotan ibai-errota moduan funtzionatu zuen. Batera, itsas-errota moduan ere aritu izan zen eta horregatik Mari-Errota moduan ezaguna zen. Antxon Agirre Sorondok Tratado de Molinología liburuan dioenez Mari-Errota (Mare-Errota izenetik, hots, itsas-errotatik datorrena) legez ezaguna zuten itsas-errota hau XVIII. mendeko sutegi-erroldan aipatuta agertzen zen eta orduko jabea Ignacio Agirre Telletxea zen.

1838an Gampe izenarekin ageri da eta bere jabea Juan de Hormaechea zen. Dokumentu horretan, era berean, Molino de Mar izenarekin ezaguna zen itsas-errota bat aipatzen da, jabea María Josefa Bilbao delarik.

Antxon Agirre Sorondok Mari Errotari buruz egiten duen deskribapena errota horretara egindako bisitaldian ikusitakoarekin eta entzundakoarekin bat dator.

1983ko abuztuan izandako uholdeen eraginez urez betetzeko biltegia hondarrez erabat bete zitzaion eta, azkenean, bertan behera geratu zen.

Matorduene
Matorduene itsas-errota (Busturia).

Hiru errotarri zituen, gaur egun etxearen barnealdean apaingarri gisa daudenak. Oraindik orain, bere azpian, atzealdean edo itsasotik gertuen dagoen aldean, biltegian gordetako ura ateratzeko erabilitako ubidea ikus daiteke.

Beraz, Mari Errota, Gampe eta Matorduene itsas-errota beraren izen desberdinak izatea nahiko onargarria da. Hiru belaunalditan, gutxienez, Barañano senitartea errota honekin erlazionatuta dago, lehen errotari moduan eta gaur egun jabe soil legez. Izan ere, bere egungo jabea, Juan Barañano da.

Edozein kasutan ere, gogoratu Matorduene norberaren jabegokoa dela eta beraz ezin sar daitekeela baimenik gabe.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.