Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Malgarraz edo Malgarriz errota Ibarrangeluko Lastarria auzoan zegoen.

Laga errekaren urak erabiltzen zituen.

1635ean Juan Arteizen eta Domingo Arketaren Malgarrax errota aipaturik ageri da.

1638an jabea Katalina Iruskieta zen. Gai anegako 4 libra eta arto anegako 16 libra eskuratzeko eskubidea zuen.

1738an Malgarraz errota bota egin zuten eta berreraiki ere beranduago.

1810ean jabea Jose V. Mendoza zen eta maizterra Antonio Etxaniz. 22 dukat ordaintzen zituen.

1863ko Lurralde Estatistikan aipatzen da.

1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan aipatzen da.

Malgarraz
Malgarraz errota (Ibarrangelu).

1975ean jabea Juan Inazio Mendoza zen eta maizterra Bautista Landako.

XX. mendearen azken aldean utzi zion lan egiteari.

Artoa ehotzeko errotarri bakarra zuen.

Oraindik errotaren elementu batzuk kontserbatzen ditu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.