Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Madurakoerrota errota edo Marikoerrota Zallo auzoan, Gernika-Lumon, kokatuta dago.

Ura leku bitatik hartzen zuen. Bata, Laminaerreka errekatik eta bestea, inguruko errekasto batetik.

1745eko fogerazioaren arabera jabea Juan Antonio Mezeta zen eta errotaria Pablo Ormaetxea zen.

1796ko fogerazioaren arabera jabea Prado Alegreko Markesa da.

Madura
Madurakoerrota errota (Gernika-Lumo).

XX. mendearen erdialdean utzi zion lan egiteari.

Ura leku bitatik hartzen zuenez bi presa zituen. Artoa ehotzeko errotarri bakarra zuen.

Oraindik errotaren elementu batzuk, kaltzea eta aldapara esaterako, kontserbatzen ditu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.