Laa, Laandia edo Laga errota Ibarrangeluko Lastarria auzoan zegoen.
Laga errekaren urak erabiltzen zituen.
1635ean Santos Lagaren Laa errota aipaturik ageri da.
1746ko sutegi-erroldaren arabera jabea Domingo Nikolas Gareka zen eta maiztera Magdalena Ibarraran zen.
1799ko Propio eta Arieletan Laandia moduan aipatzen da.
1810ean jabea J. D. Beitia Olakoa zen eta maizterra Nikolas Ugalde. 48 dukat ordaintzen zituen.
1863ko Lurralde Estatistikan aipatzen da.
1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan aipatzen da.
1975ean jabea Teresa Mugartegi zen eta maizterra Antonio Arzak.
Artoa ehotzeko errotarri bakarra zuen.
Antza, itxi zen azken instalazioa izan zen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.