“Untzi-etxe” hau, Bizkaiko lehenetariko eraikin arrazionalista izan daitekeena, Fernando Arzadun Ibarraranek diseinatu zuen 1930ean. Etxea Bermeoko sarreran dago, Mundaka-Bermeo errepidearen eskuinaldean, portuaren gainean. Kokaera honetatik badiako ikuspegi ezinhobeak gozatzen ditu. Untzi-Etxea aldapa handiko zoru labartsuan altxatzen da eta horregatik kokaerak sarbide-arazo asko planteatzen zituen. Horrela, sarbide errazena aipatutako errepidetik burutzen da, kotarik altuenean. Egoera honen aurrean, Fernando Arzadunek irtenbide interesgarria diseinatu du: “(...) eraikina sarbidetik aldentzea, etxea errepidetik zonalde alderatuenean proiektatuz eta bion tartean, etxea eta errepidea, lorategia jarriz. Lorategi gaineko zubiaren bitartez, errepide eta garajearen arteko lotura biok, kota berean, dramatizatzen da banaketa hau”. Etxeak lau solairu ditu: aipatutako garajea laugarrenean dago eta eskailera baten bidez solairu honetatik talara heltzen da; era berean, bertotik gainerako solairuetara heltzen da: morroi-neskameentzako tokiak eta terrazak dituen hirugarren solairura eta bigarren solairu edo solairu nagusira. Diseinua ezinhobeto egokitzen zaio eraikina altxatzen den paisaje esparruari eta masta untzi baten modura agertzen da ikuslearen aurrean, tala, bizkar-gela, biribila, eskilaratutako perfilak, apaindura burdinsareak..., eraikinaren izena aurrealdean margotzea edo portuko untzien kolore diztiratsuak aukeratzea ahaztu barik; kasu honetan lehio-markoak, sarbide-zubia, mastalak, tala... gorriz margoztu dira. Solairuak untzi baten barne-egituraren imitazioak dira. Tala, itsasoa begiztatzen duen dorre antzera, bizkar-solairu irekia, solairu nagusiko antolamendua: biribilean irteera duen solairu-gela modura erdialdeko korridorean egituratutakoa. Elementu berriztatzaile hauek soiltasuna eta diseinu garbitasuna duten bolumen geometrikoetan banatzen dira. Egoitza partikularrerako erabiltzeak berebiziko oinarritzat hartu behar da, Bizkaian arrazionalismoa gune industrialen diseinuetan eta zerbitzuetan egokitu izan delako.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.