1909an eraikitako hilobia da. Haitzetan geratuta dagoen ontzi baten branka apurtutik marmolean egindako irudi mindua adierazten du. M.G.D. Salazarek sinatzen du eta Martin Gondraren jabetzakoa da. Panteoi honen eta Quintin de la Torre eta Berastegik Bilboko kanposantuan egindako batzuen artean benetako antzekotasunak daude. Izan ere, guztietan marmola lantzeko teknika ederra da eta materialen sinkretismoa (marmola, arroka, etabar) ere aipagarria da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.