Panteoi honetan hauxe ikus daiteke: Irudi minduaren eszena, hegoak dituen irudi minduaren bidez. Brontzean egindakoa da. Harkaitz handi baten gainean kokatuta dago eta esku artean liburu txiki eusten ari da. Leon Basterretxeak 1911n eraikitakoa da eta honelako ezaugarriak dituzten beste lanekin formalki erlaziona daiteke. Horrela, adibidez, Bilboko kanposantuan, “Lapeyra, Miranda, Egia, Oñate” panteoia egon badagoela badakigu, Higinio Basterra Basagoitik, Auguste Rodinen dizipuluak alegia, pentsatutakoa eta egindakoa dena, non harkaitzetik sortzen den emakumezko irudia erakusten duen. Materialen erabilpenean berriro ematen da kointzidentzia, nahiz eta kasu honetan brontzearekin batera harria ere erabiltzen den.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.