Hirigunea: Bermeo
Auzoa: Izaro Uhartea
Kokapena: X 525958 Y 4807989 Z 40
Kronologia: Erdi Aro Ondokoa
Mendea: XV-XVII
Eraikuntza-data: ANTE QUEM DATA 1587
Bertara iristeko: Ontzia behar da uhartera iristeko.
Deskribapena: Uhartearen gailurrean daude oraindik frantziskotarren komentu zaharrari dagozkion altxaeren hondarrak. Talaia-funtzioak ere bete zituen komentu horrek.
Historia: Ekaitzen bat hurbiltzen bazen, garai batean uharteko zenobio txikian bizi izandako komunitate frantziskotarrak jakinarazten zuen; ongintzazko jarduera zen. Anasagastik, Gonzaga aipatuz, zera baieztatzen du: Izaroko monjeek "señalaban las tempestades, indicaban los caprichos del mar: eran los atalayeros que señalaban, con sus señales de luz, la presencia de peligros". Badakigu balearik ba ote zegoen behatzeko ere balio zuela, batez ere uhartearen ekialdean eta Ogoñoko lurmuturrean agertzen zirenei zegokienez. Izan ere, itsasoko zati hori ez zen oso ongi kontrolatzen Bermeoko gainerako talaietatik. Bermeo lehia etengabean zegoen Ibarrangelu-Elantxobeko herritarrekin arrantza-ustiapena zela eta. Hala erakusten digu Areitiok, 1612ko dokumentu baten transkripzioan: v(...) aviendo ansi visto la dha seña e yndicio de ballenas el talayero questaua en ycaro (sic) le dio a entender como auia las dhas vallenas (...)". Marquinak, berriz, monasterio txikia, XVI. mendearen amaiera aldera Francis Drake-k suntsitu zuela dio.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.