Iturriotz errota Ibarrangeluko Apraiz auzoan zegoen.
Laga errekaren urak erabiltzen zituen.
1638an Maria Iturriotzen errota aipaturik ageri da. Gari anegako 4 libra eta arto anegako 16 librarekin jabetzeko eho-eskubidea zuen.
1746ko sutegi-erroldaren arabera jabea eta errotaria San Juan Zobeika zen.
1799ko Propio eta Arieletan aipatzen da. Jabea Juan Kobeaga zen eta 82 dukat eta ikatz karga bateko errenta zuen.
1810ean Juan Kobeaga zen eta 90 dukateko errenta lortzen zuen.
1863ko Lurralde Estatistikan aipatzen da.
1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan aipatzen da.
Lurrun eta uraren indarraren esker zebilen. Errotarri bi zituen. Bata artorako eta bestea garirako.
Gaur egun ez dago martxan.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.