Ibarra errota Ibarrangeluko Ibaeta auzoan zegoen.
Laga errekaren urak erabiltzen zituen.
1799ko Propio eta Arieletan aipatzen da. Jabea Simon Labiena da eta 82 dukateko errenta lortzen zuen.
1810ean jabea M. Antonio Ibarra zen eta maizterra Juan Ibarraran. 28 dukat ordaintzen zituen.
1863ko Lurralde Estatistikan aipatzen da.
1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan ez da aipatzen errota hau.
Gaur egun ez da martxan.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.