Egilea, sinaduraren arabera, Pedro Ispizua Susunaga da. 1895ean Bilbon jaio zen eta 1920an Madrilen titulua lortu zuen. Estilo arrazionalistaren barnean dauden arkitektuen artean esangarritsuena da eta bere lan emankorrena II. Errepublikan izan zuen.
Eraikin eklektiko hau salbuetsita dago eta moldura zuriz zehaztutako baoak ditu. Lehenengo solairu biek adreilua agerian uzten duten bitartean, ekialdekoa luzituta dago. Rucabado arkitektu kantabriarrak bultzaturiko erregionalismoaren kostante arkitektonikoak jarraitzen ditu, hegaleko dorrearekin esaterako. Dorreak oinplanta poligonala du. Bertan, behetik gora, arku eskartzanoak, frontoietan bukatutako begiratokiak, Rucabadoren ibilbidean hainbeste agertzen diren birsortutako medailoiak eta dorreari azken ukitua emanez drenaiatutako idulkidun lau garitoi ikus daitezke. Fatxada nagusiko ataria aurreratuta dago eta pilastrek eusten dute. Fatxada hau Ispizuak zehaztu gabe utzi zituen imitaziozko bi armarri heraldikoez apainduta dago. Eraikin honen analisiarekin amaitzeko balkoietako eta kanpoko burdin sareko forja aipatu behar da.
Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.