Baina, nola eho aleak edo garauak lehorte-garaian, udan adibidez, ibaietatik eta paduretatik haratago dauden errotagintza-industriaren kasuan? Haize-errotak, edo uda-errotak, erabiliz.
Busturialdean eraikitako haize-errotak tradizio nordikokoak edo europearrekoak, hots, ardatz bertikalekoak dira, eta zehatzagoak izateko -militar edo dorre- erako haize-errotak dira.
Errota hauek guztiek ondoko ezaugarriak dituzte: forma tronkokonikoa, harrizko hormak, karez zuritugabekoak, lau hegalez osatuta eta estalki biragarra, bera haize nagusirantz orientatzeko uneoro.
Kontsultatutako bibliografiaren arabera Busturialdean hiru haize-errota izan omen ziren: Gaztañetxuetagana (Nabarniz), Kosnoaga (Gernika-Lumo) eta Ubilla (Morga).
Bere funtzionamendua azal diezagukeen haize-errotarik ez dugu Busturialdean.
Hau da Busturialdean egondako haize-errotaz dakiguna. Ez da ezertxo ere tente. Dugun aukera bakarra, beraz, nolakoak izan zitezkeen eta aipatutako hiru gailurretan nola zeuden irudikatzea da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.