Guenerrota errota Nabarnizko Elexalde auzoan kokatuta zegoen.
Omaerreka errekaren urak erabiltzen zituen.
1745ean aipaturik ageri da.
1796ko Propio eta Arieletan berriro aipatzen da.
XVIII. mendearen amaieran jabea Bermeoko Olakoa zen.
1799an 396 erreal sortzen zituen. 1823an, berriz, 61 erreal.
Gaur egun, heltzeko bidea, presaren zati bat eta errota egondako lekuak hartzen duen izena bakarrik geratzen zaizkigu aztarna moduan.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.