Gorritiz o Gorritizerrota errota Baldatikaerreka errekaren ertz batean, Foruako Urberuaga auzoan, kokatuta dago.
Foruako Elizatearen eta Urerrota errotaren maizterren arteko 1587ko agiri batean aipatzen da errota hau. Gatazkak XVIII. mendera arte iraun zuen eta arrazoia errotan eraikitako presa berria da: "debaxo DEL MOLINO DE GORRITIZ y en Bolinchueta en el Camino Real que ba dende la ledanía de Gorritiz y otras partes al puerto de Forua para los acarreos de sidras e lo demas necessº en lo qual bien Asi los susodichos an hecho y hazen gran daño en el dicho camino publico Real porque no puden passar estando la dicha pesa los caros e narrias que requieren al servicio de la Republica que es de mas povecho qe la dicha pressa e molino...".
Pleito honek eztabaida zabala planteatzen du, bertan arazo ugari agertzen baitira. Bata, uraren aprobetxamenduaren eskubideak eta, bestea, jabearen eta maizterraren arteko nekazaritza- eta komertzio- interesen gatazka, horietako batek presaren kalteei aurregin eta konponketarako gastuak ordaintzeari uko egin zion-eta.
1745eko fogerazioaren arabera jabea Isidro Mendoza zen eta errotaria Bernardo Andikoetxea zen.
1796ko sutegi-erroldaren arabera jabea Orozkoko herritarra zen Maria Benita Mendoza izan zen.
1810ean jabea Maria Benita Mendoza izan zen eta 462 errealen truke errentan emanda zuen.
1814ean jabea Manuel Maria Aldekozea zen eta 183 errealen truke errentan emanda zuen.
1863ko agirietan aipatzen ez denez pentsa dezakegu ehotzeari utzi egin ziola.
Errota-ardatz bakarra izan zuen.
Gaur egun ez da martxan.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.