Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Goikolea errota Nabarnizko Elexalde auzoan kokatuta dago.

Omaerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

1745ean aipaturik ageri da.

1796ko Propio eta Arieletan berriro aipatzen da.

1799an, jabea, Joseph Goikolea zen. 904 errealeko errenta lortzen zuen.

1810ean, errenta, 950 errealekoa zen.

Gaur egungo eraikina, sarrerako ateburuko inskripzioaren arabera, Jose Antonio Goikoleak egin zuen 1849an.

Goikolea
Goikolea errota (Nabaniz).

Bi errota-ardatz izan zituen. Bata garauak ehotzeko eta, bestea, garauak eho eta energia elektrikoa sortzeko.

Oraindik orain instalazio hidraulikoa oso egoera onean dauka. Ez dago martxan eta etxebizitza bihurtu da.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 83. zenbakiarekin eta 62-6(E) 5097. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.