Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Oma edo Goikolea burdinola Kortezubiko Oma haranaren hondoan kokatuta dago.

Omaerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

1796ko fogerazioan Homa burdinola eta errota moduan aipatuta ageri da. Jabea, Pablo Balendin Mugartegi, Markina-Xemeingo herritarra zen.

Eraikin honen alde batean, 1849an, ohiko eredu aurrerromatarrean oinarrituta –batzuen ustez beranduegi eraiki zen garairako- bi errota-ardatzeko errota eraiki zen. Errota honek antzinako burdinolak mailatuta zituen ur-biltegi bikoitzaz baliatzen zen. Aurrealdean irekitako irtengune batetik ur-soberakina ateratzen zen.

Antzinako burdinola, badirudi, gutxienez, XIX. mendearen hasiera arte martxan zegoela.

Goikolea
Goikolea burdinola (Kortezubi).

Errotaren aipamenak lehenagokoak dira.

1630eko erroten bisitaldian ageri da.

Gaur egun, instalazio hidraulikoa oso egoera onean dago. Errotaren eraikina berritu egin da, baina ez dago martxan.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 83. zenbakiarekin eta 62-6(E) 5097. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.