Goikoetxeko errota antzinean Bedaronako elizatearena zen. Gaur egun, berriz, Eako Kurtzia auzoan dago.
Bekoerreka edo Goikoetxe errekaren urak erabiltzen zituen.
1863ko Lurralde Estatistiketan jabea Pedro Arrupe zen, baina ustiakuntza-mota ez da zehazten.
XX. mendearen hasiera arte ehotzen aritu zen.
Oraindik orain, erroten zenbait elementuren aztarnak erakusten ditu, kaltzearen ibilbidea, aldapara –lurrez beteta- eta errotaren ura askatzeko tunelaren arkua esaterako.
Gaur egun ez da martxan.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.