Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Goikoerrota errota Gernika-Lumoko Lumo auzoan kokatuta dago.

Baldatika errekaren urak erabiltzen zituen.

1796ko fogerazioan, Gernikako Hiriaren jurisdikziopean, Manuel Maria Urdaibairen jabetzakoa den errota bat aipatzen da Baldatikako auzoan kokatuta, baina ez da zehazten bere izena. Agian Goikoerrota errotari dagokio.

Ataripean eskegitako idazki batean Arriaga familiak eraiki zuela dio.

1845ean, Madozek errota hau bazela aipatzen zuen.

Goikoerrota
Goikoerrota errota (Gernika-Lumo).

Kanpoaldetik presa, bidea eta aldapara egoera onean ditu. Barnealdetik ere ondo zainduta dago.

Bi errota-ardatz izan zituen.

XX. mendearen azken herenean utzi zion lan egiteari, nahiz eta, noizbehinka, martxan jartzen duten.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.