Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Goenola, Goenolea edo Goienolea errota Albiz auzoan, Mendatan, kokatuta dago, Santa Eufemia ermitaren aldamenean.

Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.

1746ko fogerazioaren arabera jabea Juan Ortiz Bidasolo zen. Domingo Arrospideri alokatuta zion.

1796ko fogerazioaren arabera jabea eta errotaria Juan Jose Bidasolo zen.

1799ko Propio eta Arieletan jabea Juan Jose Bidasolo zen eta Domingo Mugirari alokatuta zion 569 errealen truke.

Goienolea
Goenolea baserri-etxea (Mendata). Honen
aurrealdean, izen bereko errotaren hondarrak
daude. Argazkian ikusten dena material
solidoz betetako antepara da. Gaur egun,
goitik hasita, Gola ibaian hirugarren errota da.

Ardatz-errota bakarrekoa izan zitekeen.

Ez dago martxan.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.