Eraikina noiz eraikitakoa den ezin zehatz daitekeen arren bere ezaugarrietan oinarrituta garaikidea dela esan daiteke. Ez da etxebizitza, biltegia baizik. Arteaga dorretxetik oso gertu dago. Oso eraikin polita da. Honako ezaugarri hauek ditu: oinplanta angeluzuzen etzana, hiru egituratan bananduta, gorputz bi gorago eta estuagoak alboetan, teilatua bi isurialdekoa eta honen gailurra fatxadekiko perpendikularra. Horiek fatxadarekiko perpendikularra den bi isurialdeko beste luze eta baxuago baten bidez lotuta daude. Hegaletakoak, bi solairukoak, leihoburudun sarrera dute eta lehenengo solairuan balkoia erakusten duten bitartean erdiko gorputzan, solairu bakarrekoa dena, hiru sarrera-ate daude. Aparejua luzitu gabeko harria da.
Jabego pribatukoa denez ezin da barrura sartu.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.