Galzarre errota orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.
Zabale auzoan dagoen eraikin honek Pardilleko errekaren urak erabiltzen zituen.
1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Maria Antonia Uribarri anderea zen eta errota errentan emanda zuen. Errotaren errenta 352 errealekoa zen.
Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 958 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe ertainak, hots, 958 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.
XX. mendearen erdialderako gutxienez geldi zegoen. Ez da inolako aztarnarik, ez kanpoan ez barnean, baserri-etxearen hormak salbu.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.