Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Etxebarrikoerrota errota Zallo auzoan, Gernika-Lumon, kokatuta dago.

Laminaerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

1745eko fogerazioaren arabera jabea Juan Etxebarria da eta errotaria Antonio Gaztelua zen.

1796ko fogerazioaren arabera jabea Domingo Zalloetxebarria zen.

Etxebarri
Etxebarrikoerrota errota (Gernika-Lumo).

Bertako bizilagunek diotenez baserri-etxe hori lehenago Etxebarri baserriaren korta zen eta geroago handitu zuten baserri-etxe bihurtzeko. Hori dela eta, euren iritziz, Etxebarrikorta litzateke izen zuzena. Halere, Laminaerreka errekaren ibilguan egotea errotaren aldeko froga izan daiteke.

Ez dago argi noiz utzi zion lan egiteari, baina oso aspaldian izan behar zuen, bertako bizilagunek errota moduan ez dutela ezagutu ziurtatzen baitute.

Ez du errotaren ezer kontsebatzen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.