Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta zegoen.

Fratzuerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

Auzoko errota historikoa. XVIII. mendean, Mendoza familiakoen jabetzakoa izan zen, eta XIX. mendearen hasieratik aurrera, Hormaetxea familiakoen jabetzan agertzen da, gaurdaino. Estrada legez ezaguna zen XIX. mendera arte; hemendik aurrera, Fandagone izena nagusitu da.

Errota hau eta gaurko Landa, biak, sarritan izendatu izan dira Zelaia izenaz. Gainera, XVIII. mendean, Zelaia izeneko burdinola ere agertzen da. Landa eta Estrada elkarren ondoan daude, eta XVIII. mendean jabe batenak ziren: mendearen erdialdean Andres FrcÂș Mendozarena eta, mende amaieran, Jose Bentura Mendozarena.

XVII. mendean, Zelaia errota eta Zelaia burdinola bestetik ez dira agertzen dokumentazioan. XVIII. mendetik aurrera, berriz, Zelaia errota eta Estrada errota dira azaltzen direnak. Beharbada, Estrada errota, Zelaia burdinola bera da, XVIII. mendean errota bihurtua. Izan ere, baserri-etxe honetan egindako azken eraberritze-lanetan zepa-harriak agertu dira.

1862an, errota honek, bi errotarri izan zituen, baina gaur egungo jabeen aburuz hiru zituen.

Fandagone-1
Gaur egungo Estrada edo Fandagone
baserri-etxea.

XX. mendearen azken heneraino aritu zen lanean.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.