Orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.
Ezin izan dugu zehaztu bere kokapena.
1799an jabea Franzisko Arancuia jauna zen eta errota errentan zuen. Errotaren errenta 330 errealekoa zen.
Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 1.112 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe ertainak, hots, 800 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.