Errotazuri errota Olabe auzoan, Mendatan, kokatuta dago.
Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.
Ez dago bilduta 1746ko eta 1796ko sutegi-erroldetan, ez eta 1799ko Propio eta Arieletan ere. Hori dela eta, errota berriagoa dela pentsa dezakegu. Halere, baliteke 1745ean eraiki izana. Horregatik, litekeena da, beste izen batekin ehotzen hastea, Olabebeazkoetxea errota izenarekin agian?.
1945eko uholdeek ardatz-errotak nabarmenki kaltetu zituzten. Orduan, bi zituen. Bata, artoa eta, bestea, garia ehotzeko.
1980an, artoa ehotzeko ardatz-errota eraberritu zen.
Oraintsu, erabat berritu da ardatz hori. Instalazio osoa, kanpokoa zein barnekoa, oso artapen-egoera onean dago. Hori dela eta, etxerako ehotzen du. Era berean, bisitaldiak hartzeko prestatu dago.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.