Ezin zehaz daiteke Errotazarra errota non zegoen kokatuta.
1521ean eginiko, Mezetako eta Garaldeko jaunen seme-alaben ezkontza-itunean aipatzen da errota hau, rueda bieja legez: "(...) en el lugar de Berreynondo delante de las puertas del palacio del señor Juan Gonzalez de Meceta, señor de la casa solar de Meceta (...) a 18 días del mes de junio de 1521, (...) parecieron presentes de la una parte el dho señor Juan Gonzalez de Meceta y de la otra San Juan Martinez de Garalde, vecino de la villa de Bermeo (...) Y los bienes que el señor Juan Gonzalez manda a San Juan, su hijo e su esposa (...) son los siguientes: Primeramente (...) las ruedas e moliendas que (...) tiene en el balle de la artigas (...) la Rueda bieja todo enteramente e las dos que dha rueda Modorra e la mitad de la rueda de Barrutia e todos sus pertenecidos".
1629an, berriro, Mezetakoen jabetzan agertzen da. XVII. mendearen erdialdean, Diego Abaroa izan zen errotaren jabea; eta 1750ean, Renteria familiaren eskuetara igaro zen Errotazarra izeneko etxea (oraingoan ez da errota gisa aipatzen). 1758ko agiriak Errotabarri inguruan dagoela esaten du.
XIX. mendean, seguraski errota desagertu ondoren, bera egon zen parajeak Errotazarre izena mantendu izan du.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.