Orduko Ibarruriko (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) Maume auzoan kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.
Errota Zarra errota honek Orobio errekaren urak erabiltzen zituen.
1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Martin Zugadi zen eta errotaren ustiapen-erregimena errentamendua zen. Errotaren errenta 242 errealekoa zen.
Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 1.434 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.
XX. mendearen lehen herenean ehotzeari utzi zion.
Erabat eraldatuta dago.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.