Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Errota Olea edo Olatxu Errota errota Morgako Ola auzoan kokatuta dago.

Eraikinaren egitura osoa zutik dirau, nahiz eta, gaur egun, errotaren instalakuntzak bertan behera utzita dauden. Barnealdera, aipatutako errotak, hiru errota-ardatz zituen, batez ere artoa ehotzeko. Bertan lortutako irinaren kalitate onagatik oso ospe handia zuen.

Instalakuntzak, gaur egun, eraikinaren beheko solairuan daude. Aldapararen atzealdea eta gorago kokatutako Errotatxu errotatik zetorren ubidearen zati bat mantendu egin dira.

Landa-gunearen hiri-lerro tradizionalekin apurtu egiten duen etxea da. Bloke kubikoa da eta teilatua lau uretara du. Asimetrikoa da eta ez du ataripea. Hiru altuera gehi ganbara ditu, kale-kopuru berdinean bananduta eta bao desberdinez eratuta. Sarbidea, oso sinplea dena, ateburua du. Bertan, aipaturiko data (1868) inskribatuta dauka eta bere ondoan tamaina handiagoko sarbidea dago, garauak garraiatzen zituzten gurdiak sar zitezen. Eraikin-mota honen gutxieneko ezaugarri estetikoekin bat etorriz apaindura motel bat fatxadaren bao batetik bestera doa moldura estukatuen bidez. Era berean, bertan ondo landutako hegaletako harlandua ikus daiteke. Ateburudun sarbidean, aipaturiko harlanduak zaindu gabeko luzituan nabarmentzen dira eta horren eraginez itxura askoz landatarragoa erakusten du, aurreko eraikinaren aztarnagatik seguruenez.

1746an lehen aldiz aipatzen Meakaur errota, izen bereko burdinolaren ondoan.

XIX. mendearen bigarren erdialdearen hasieran Errota Olea aipatzen da.

Antepara
Errotaolea errota (Ola, Morga). Argazkian
bere aldapara ikus daiteke.

Gaur egun ez dago martxan.

Litekeena da bere instalakuntzak aurreko burdinolaren azpiegiturarekin bat etortzea. Gaur egun, berrerabilpen horren aztarnarik ez badago ere, eraiki zen datagatik –sarrerako ateburuan 1868ko urtea inskribatuta ageri da- eta tokian bertan, auzotarren arabera, burdin-zepak egoteagatik, Meakaur Olea izenarekin ezaguna den antzinako burdinolaren kokapenarekin bat datorrela pentsa daiteke.

Aktibitate siderurgikoa instalakuntza bakar batera murriztu zen, Meakaur edo Duo burdinolara hain zuzen ere. Halere, XVI. mendean zehar eta sektoreak tokian bertan izandako gorakadan oinarrituta pentsa daiteke beste gune txikiago batzuk egon zitezkeela, nahiz eta gaur egun horien aztarnarik ez dauden. Horren adibide izan daiteke Ibaizabal burdinola, 1561eko agiri judizial batean bakarrik aipatuta agertzen dena. Izan ere, Bilboko bizilaguna zen Domingo Garai pleitotan zebilen Morgako herritarrak ziren Pedro eta Martín Ibaizabalekin. Azken hauek, izen bereko baserriaren eta burdinolaren jabeak ziren. Bilbotar horrek 12 duket eta erdi zor zien. Azkenean, beste herritar batek ordaindu zituen, bilbotarrekin zuen zorra dela eta.

Balizko aukerak baino gehiago diren horiek alde batera utzita, Meakaur burdinolak Morgako siderurgia-lanak zentralizatu egin zituen eraiki (1663) zen urtetik aurrera. Besteekin gertatu ez bezala, ez zen behe erdi aroan eraiki, XVII. mendearen krisialdiaren gunean baino. Juan Saez Duok, herriko ikazkin ezagunak eraiki zuen. Udalaren laguntza noizbehinka agertzen da XVII. mendean zehar, aipatutako instalakuntzen egoera oso zaila zenean: 1669an, eraiki zen unean; 1682an, instalakuntzek krisiaren eragin gogorrak jasan ezin izan zituztenean, eta, 1686an eta 1687an, burdinola konpondu eta martxan berriz jartzeko, nahiz eta saiakera ustela izan. Horrela, hurrengo mendearen hasierako urteetara arte itxita egon zen.

1704tik aurrera, Meakaureko burdinolaren ekoizpena egonkortu egin zen Domingo Zornotza Bilboko olagizonari esker. Berori gainera, Errigoitiolea burdinolaren administratzailea zen era berean. Hemendik aurrera, Errigoitiko Udalak ez zuen gehiagotan eskua sartu behar izan.

Meakaureko burdinola burdinola handia izan zen.

1810eko Lurralde-Estatistikan Madrilen bizi izan zen On Feliciano Bringas zen jabea. Administratzaile On José Agustín Duñabeitia agertzen zen.

Atzealdea
Errotaren atzeko aldea. Sarrerako atearen
ateburuan 1868an dataturiko inskripzioa
irakur daiteke.

1778an, Meakaur burdinolak bere ekoizpenaren ezegonkortasuna iragartzen zuen. Izan ere, zaharberritze-lan handiak behar izan zituen, hain handiak aurreko bi urteetan geldirik egon zela.

Meakaur burdinolaren azken lanen berri 1819an Uribeko Merindadeko olagizonek, Sondikan, izandako bilerakoa da. Bertan On Joseph Agustín Duñabeitiak parte hartu zuen.

1847an Madozek idatzitako Hiztegi Geografikoan agertzen den aipamen labur baten arabera Meakaur burdinolak ez zuen funtzionatzen.

1880an Aldundiak aurkeztutako komunikazio baten erantzunean geldirik dagoela baieztatzen zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.