Errotaederra errota identifikatzea zaila da. Bere arrastoa XVIII. mendearen hasieran galtzen da (1925 eta 1928koak antzinako garaiei egindako erreferentziak dira). Handik aurrera, beharbada, beste izen bat hartu zuen edo desagertu egin zen.
XVII. eta XVIII. mendeetako erreferentziak, erroten zerrendetan azaltzen dira eta guztietan agertzen da errota hau Akerrotaren ostean aipatua, bere goitik, hau da, Tribizkoerrotarantz. Inguru horretan gaur egun dauden errotak, Erramuene, Olaerrota, Tribizkoerrota eta Frantzune dira. Hauetatik, errota honekin, lotu ezin direnak hauexek dira: Olaerrota, 1629ko zerrendan, Errotaederrarekin batera azaltzen delako; Tribizkoerrota, garai hartan bere izena mantentzen zuelako; eta Frantzune, XIX. mendean eraikitakoa delako. Bestalde, desagertutako errotei dagokionez, Barrutiko errota, 1629ko agirian azaltzen da, Olaerrota bezala, eta Azkue errotak, izen berbera zeukan garai hartan.
Hortaz, hauek ere ez dira Errotaederra.Erramuene, da izan daitekeena. Errota honen berriak, Erramuene izenarekin, XVIII. mendearen erdialdean agertzen dira eta aurretik, beharbada, Errotaederra legez ezagutuko zen.
Esan behar da, Estrada ere aipatzen dela behin agirietan, Errotaeder izenarekin, baina gertakari isolatu legez hartu behar da. Gainera, Errotaederra azaltzen den zerrenda guztietan, Estradakoa beste errota bat bezala azaltzen da.
1629an Arostegi familiarena zen eta Marina Urkisarrik alokatuta zuen.
Hasieran Busturiako jurisdikzioan zegoen eta aspalditik Bermeokoan zegokeen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.