Errotabari errota Arratzuko Uarka auzoan dago kokaturik.
Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.
1799ko Propio eta Arieletan aipatzen denez Errotabarria errotaren jabea Frantzisko Nabea zen. Errentan emanda zegoen eta 1034 errealekoa zen.
XX. mendearen azken herenean ehotzeari utzi zion.
Gaur egun, aztarna gutxi batzuk (kanpotik aldapara eta barnetik errotarriak esaterako) baino ez dira geratzen.
Bi errota-ardatz zituen. Bata artorako eta bestea garirako.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.