Orduko Ibarrurin (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.
1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Pedro Balendin Mugartegi zen eta errotaren ustiapen-erregimena errentamendua zen. Errotaren errenta 264 errealekoa zen.
Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 3.192 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.
Ez dakigu errota honek eta Maume auzoan dagoen Oxinbeltz (edo Ibarruri errota) errotarekin ba ote duen loturarik. Edozein kasutan ere, oso garrantzitsua izan behar zuen, azken honek hiru ardatz (artorako, garirako eta garragarrarako) baitzuen. XX. mendearen azken herenera arte martxan zegoen.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.